2017(e)ko urria 9, astelehena

BERNEDO

Astelehen on!
Aurreko astean, Tximeleta eta Lehoia gelak Bernedon izan ginen. Han hiru egun pasa genituen, basora joan ginen, gynkana, trufak, kutxa magikoa, diskofesta... egin genituen, primeran pasa genuen!!!

Begira, hemen argazki batzuk:



TXIMELETA GELA

2017(e)ko urria 3, asteartea

BIHAR BERNEDORA!

Egun hauetan maleta prestatzen ari gara Bernedora joateko, irrikitan gaude! Batzuk oso urduri gaude, lehen aldia da etxetik kanpo lo egiten dugula. Oso ondo pasatzea espero dugu. 
Bihar 9:00etan aterako gara ikastolatik, autobusez joango gara. Primeran pasako dugu!!!

BLANCA, DANIELA ETA NATALIA



PRINTZE TXIKIA

Ni kurtso honetan oso ondo pasatzen ari naiz. Eta ostegunean Belodromora joan ginen Printze Txikia ikustera. Gustatu zitzaidan baina pixka bat luzea izan zen. Hasierako zatia izan zen gehien gustatu zitzaidan zatia. 


BLANCA




URTEBETETZEAK OSPATZEN

Kurtso honetan oso pozik nago. Gauza asko ikasten ari gara, eta lan asko egiten ari gara, matematika, ingurune... 
Aurreko astean tarta bat jan genuen Kikeren urtebetetzea izan zelako. Eta Maddiren urtebetetzea ere izan zen. Igandean Maddiren urtebetetzea izan zen,eta 24ean Tenisean ospatu genuen.
Gaur Ethanen urtebetetzea da eta berak egindako gailetak ekarri ditu, oso goxoak daude!


DANIELA


2017(e)ko iraila 26, asteartea

IKASTURTE HASIERA

Kurtso honetan oso ondo pasatzen ari naiz. Hirugarren mailan hasi gara, gelakideak aldatu dizkigute eta txoko berriak  jarri  dizkigute. Tximeleta eta lehoiaren artean tximeleta nahiago dut, oso gustura nago.                                                                                                                                                                                                                                                                                                                               NATALIA    

 
                                                                                                                                                           

2017(e)ko maiatza 9, asteartea

HAIZE ORRAZIA

Haize orrazia eskultura oso polita bat da. Eduardo Txillidak egin zuena. Eskursio bat egin dugu ikastolarekin eta han marraztu genuen gure artelana.

Txillida eskultore famatua, Donostian jaioa eta mundu osoan ezagututa. Haizearen orrazian
esperimentatu zuen burdinarekin.
Aukera izanez gero, itsasoaren hotsa entzutera joan zaitezkete.


LAURA FERNANDEZ

7planeta berriak

Duela gutxi zazpi planeta berriak aurkitu dute, hirutan bizimodu desberdinak daudela uste dute,Dron baten bidez ikusi dute,

DANI!!!!